XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Apokalipsis Eros iezadazu urre garbiaLaodizeako elizaren aingeruari idatz iezaiozu hau: Hona zer dioen
- Badakizkit zure egintzak; ez zarela, ez hotz, ez bero.
- Hotz bazina edo bero!
- Baina, epela zarelako, eta ez hotz, ez bero, ahotik goraka botako zaitut.
- Esaten duzu:
- Eta ez dakizu gizagajoa zarela eta errukarria; behartsu zarela, eta itsu eta larrugorri zaudela.
Sinets iezadazu; eros iezadazu sutan garbitutako urrea, aberasteko; erosi jantzi zuriak soinean jazteko, zure larrugorriaren lotsa ager ez dadin; erosi begietarako ura, zure begiak igurtzi eta ikus dezazun.
Maite ditudanak, estu hartzen ditut eta zentzarazten.
Lehia zaitez, beraz, eta bihotz-berritu.
Horra, atean nago atejoka.
Norbaitek nire mintzoa aditzen badu eta atea irekitzen badit, harengana sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.
Garaile ateratzen dena nirekin eser araziko dut nire aulkian; Ni ere, garaile atera ondoren, nire Aitarekin Haren aulkian eseri naizen bezala.
Belarririk duenak, entzun beza Espirituak elizei esaten diena.